Hautatu hizkuntza
Bezeroen arreta segundotan neurtzen den eta gertutasunak aldea markatzen duen une honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da komunikazio-kanal arin eta zuzenak izatea. WhatsApp, herritar gehienen egunerokotasunean presente dagoen tresna, merkataritza txikirako funtsezko salmenta-kanal gisa finkatzen ari da.
Eus-COMMERCEtik tresna honek 2025ean zergatik lagun diezazukeen zure negozioa bultzatzen, zure bezeroak leialtzen eta zure salmenta-prozesuak bizkortzen kontatzen dizugu.
Gero eta pertsona gehiagok nahiago dute mezu bat idaztea dei bat egitea baino. Erosotasuna, azkartasuna eta gertutasuna bilatzen dute. Eta hori da, hain zuzen ere, WhatsAppek eskaintzen duena. Baina kontua ez da zalantzak argitzea bakarrik: saldtzeko, zaintzeko, fidelizatzeko… eta hazteko ere balio du.
Denbora errealean arreta jartzen duen "erakusleiho digitala" bilakatu da WhatsApp. Eta onena: erraza da ezartzen, merkea eta familiarra ia mundu guztiarentzat.
WhatsApp Business: lehen urratsa
Doan eskuratu daiteke. Bertsio honek hurrengoa egiteko aukera ematen du:
Produktuen katalogoa
Produktuak eta zerbitzuak zuzenean txatetik bistaratzeko aukera ematen du. Mugikorrean integratutako online denda txiki bat edukitzea bezala da.
Hedapen- eta sustapen-zerrendak
Nobedadeak, deskontuak edo ekitaldi bereziak dituzu? Komunikazio bera bidal diezaiekezu zure bezeroei talderik sortu gabe (eta haien artean ikusi gabe).
Saldu osteko arreta
WhatsAppek tratu arin eta gizatiarra izateko aukera ematen du, eskaera baten jarraipena egitetik zalantzak edo erreklamazioak konpontzera arte.
WhatsAppek eboluzionatzen jarraitzen du. 2025ean, funtzio berriak finkatzen ari dira:
WhatsApp jada ez da hitz egiteko aplikazio bat bakarrik. Salmenta zuzeneko kanala da, indartsua eta eskuragarria. Kontua ez da zure denda fisikoa eta zure webgunea ordezkatzea, baizik eta 2025ean kontsumitzen dugun moduari erantzuten dion tresna bat gehitzea: azkar, konfiantzakoa eta mugikorretik.
eus-COMMERCEtik, WhatsApp zure estrategia digitalean sartzera animatzen zaitugu. Izan ere, zure denda digitalizatzeak ez dakar beti inbertsio handirik: batzuetan, nahikoa da poltsikoan duzuna hobeto erabiltzea.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/