Urte honetan, online kontsumoa 40.000 milioi eurotik gorakoa izango da estatu mailan

facturacion-ecommerce-2021

Astound Commerce, merkataritza elektronikoko multinazionalak bildutako datuen arabera, 2021-eko batez besteko gastua 40.000 eta 45.000 milioi euro artekoa izango da. Aurreikuspenen arabera, biztanleriaren %80-k noizbait online erosi du urte honetan zehar. 

Pandemia dela eta, online merkataritzak sekulako hazkundea izan du pasadan urtean. Denbora honetan, negozio askok Interneten bidez saltzen hasi dira. 

Mundu mailan, online erosketak %18-an haziko direla aurreikusten da, 665.000 milioi euroko fakturazioa gaindituz.

Arrakasta handien izango dituzten sektoreak

2021. urtean, modaren sektorea garrantzi handia izango du. Azken 4 urteetan, %75-eko hazkundea izan du. Aurten, sektore honen goranzko joera mantenduko da. 

Online esparruan arrakasta gehien duen sektorea oinarrizko-ondasunena da, elikadura batez ere. Erosketak etxetik egiteak dakarren erosotasuna da honen zergatia.

Merkataritza elektronikoaren garrantzia

Pandemiak merkataritza elektronikoaren hazkunde-prozesua bizkortu egin du. 
Nahitaez, pertsona askok Interneten bidez erosi behar izan du lehen aldiz. Aurreikusten denez, biztanleriaren erdiak online erosten jarraituko du pandemia amaitu ondoren. 
Merkataritza elektronikoa urtez urte hazten jarraituko du. Tresna digitalak erabiltzeak aukera paregabea da txikizkako merkataritzarentzat, negozioa sustatzeko hainbat aukera eskaintzen baititu.


Iturria:
Erosketa-, aldaketa- eta itzulketa-baldintzak; ger...
360 argazkiak gehiago saltzen laguntzen duela erak...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/