Hautatu hizkuntza
Gero eta digitalagoa den bezero baten aurrean, saltokiak inoiz bizi izan duten eraldaketa jasaten ari dira. Kontsumitzaile berriak garrantzi handiagoa ematen die berehalakotasunari, erosotasunari eta prezioari.
Estatu mailan, biztanleriaren %72-ak Internet erabilitzen du kontsumitzeko. Azken hilabeteetan, online denden bidez soilik erosi zuten pertsonen kopurua %23 igo da. Aldi berean, denda fisikoko erosleak %25-ean jaitsi dira.
Kontsumitzaile berriaren portaera aztertu ahal izateko, VTEX enpresak hauei buruzko ikerketa bat egin du. Hurrengo hauek izan dira ateratako ondorioak:
E-commerce delakoaren ondorioz, gero eta pertsona gehiagok mota guztietako produktuak erosten dituzte online denden bidez. Lehen, artikulu jakin batzuk bakarrik erosten zituzten kanal honen bitartez.
Ingurune digitalari esker, markak pertsona askorengana iritsi daitezke. Ondorioz, bezeroarenganako arreta gaitasunak behera egin du. Horregatik, markaren komunikazio-kanalek historia xehetasunez azaldu beharko dute, bezeroak erakarri ahal izateko.
Gaur egun, tresna teknologikoek erabiltzaileen datuak biltzen dituzte. Horrela, saltokiek beren eskaintza egokitu dezakete segmentazioari esker. Negozioek estrategia berriak martxan jarri dezakete beren bezero bikainarengana iristeko.
Tradizionalez gain, fidelizazio-programa digital berriak sortuko dira. Horretarako, ezaguera teknologiko berriak beharko dira txikizkako merkataritzan.
Iturriak:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/