Merkatarien topaketa: Bezeroaren esperientzia eta fidelizazioa aro digitalean

Teknologia anplifikadore gisa erabiliz, benetako eta bereizgarriak diren konexioak sortzeko.
Image

Datorren ekainaren 16an, EusCommerce topaketa berri bat egingo da Ensanche Eraikinean (Zabalgune Plaza 11, Abando, Bilbo).

Hitzordu profesional hau gero eta zorrotzagoa eta lehiakorragoa den merkatura egokitu eta eboluzionatzeko apustua egiten duten merkatariei zuzenduta dago. Jardunaldia 14:00etatik 16:30era izango da, eta Euskadiko merkataritzako profesionalak bilduko ditu gaur egungo retail sektorearen erronka nagusien inguruan.

Prezioarekin lehiatzea nahikoa ez den testuinguru honetan, topaketak bezeroaren esperientzia (CX) izango du ardatz, merkataritza-enpresa txiki eta ertainetan bereizketa, fidelizazioa eta hazkundea sustatzeko funtsezko elementu gisa. Hitzaldi nagusian CX zer den azalduko da, nola neurtu daitekeen modu praktikoan —NPS, CSAT edo CES bezalako adierazleen bidez— eta zein diren ETEentzako fidelizazio-palanka nagusiak.

Programak, halaber, digitalizazioak bezeroaren esperientzia indartzeko duen eginkizunean sakonduko du, eta aztertuko du nola tresna digitalek lagundu dezaketen noizbehinkako bezeroak bezero fidel bihurtzen, merkataritzarekin eta haren balio-proposamenarekin lotura handiagoa dutenak.

Hausnartzeko, ikasteko eta esperientziak partekatzeko diseinatutako jardunaldia izango da, merkataritzaren eguneroko errealitatearekin konektatua eta negozioan eragin zuzena duten erabaki estrategikoak hartzera bideratua.

Eman izena eta ez galdu euskal merkataritzarako hitzordu garrantzitsu hau!

Zure zain izango gaituzu!

Programa

14:00 IREKIERA

14:10 HITZALDIA: Bezeroaren esperientzia lehiarako abantaila gisa

Hizlaria: Rebeca Pascual Molinos

Rebeca Pascual bezeroaren esperientzian (CX) eta neuromarketingean aditua den aholkularia da, merkataritzaren arloan eta negozioaren eraldaketa digitalean espezializatua. Ibilbide sendoa du retail, aisialdi eta ekintzailetza sektoreetan, eta hizlari, prestatzaile eta aholkulari estrategiko gisa jarduten du, enpresei esperientziaren bidez bereizten eta bezeroak fidelizatzen lagunduz.

15:00 LUNCHERAKO ETENALDIA

15:30 NETWORKING

Etenaldiaren ondoren, eta taldeka banatuta, hitzaldian landutako gaiak jorratuko dira. Bertan, aholkulari espezializatu batek ideiak sendotzera eta bezeroaren esperientziarekin nahiz fidelizazioarekin lotutako alderdiak lantzera bideratutako networking saioa

16:30 AMAIERA

Izena eman