Nola konfiguratu eta optimizatu zure negozioaren Google Business Profile profila
Google Business Profilen (lehen Google My Business bezala ezagutzen zena) profil osoa eta optimizatua izatea funtsezkoa da zure tokiko negozioa Googleren bilaketa-emaitzetan eta Google Maps-en ager dadin.
eus-COMMERCEren gaurko artikuluan, urratsez urrats azalduko dizugu nola konfiguratu eta optimizatu zure Google Business Profile profila, zure online negozioaren ikusgarritasuna hobetzeko.
Zer da Google Business Profile?
Google Business Profile konfiguratzeko urratsak
1. Google Kontua sortu
2. Google Business Profilen erregistratu
3. Gehitu informazioa
Bilatu zure negozioa zerrendan edo sartu zure negozioaren informazioa profil berri bat sortzeko.
4. Jabetza egiaztatu
Egiaztatu zure negozioaren jabetza postaz edo telefonoz bidalitako posta-txartel baten bidez.
Nola optimizatu zure Google Business Profile profila
1. Oinarrizko informazioa
- Ziurtatu izena, helbidea eta telefono-zenbakia zehatzak direla eta bat datozela beste webgune batzuetako informazioarekin.
- Gehitu zure negozioaren deskribapen labur eta erakargarria.
- Aukeratu zure negoziorako kategoria egokiak.
2. Argazkiak eta bideoak
- Gehitu zure negozioaren, produktuen eta zerbitzuen kalitate handiko argazkiak.
- Zure negozioa ezagutzera emateko aurkezpen-bideo bat gehitu.
- Ziurtatu irudiek Googleren jarraibideak betetzen dituztela.
3. Ordutegiak eta zerbitzuak
- Asteko egun bakoitzerako behar diren arreta-ordutegiak ezarri.
- Gehitu eskaintzen dituzun zerbitzuak eta produktuak.
- Adierazi etxez etxeko bidalketa edo dendan jasotzea eskaintzen duzun.
4. Bezeroekiko interakzioa
- Aipamen positibo eta negatiboei modu egoki eta profesionalean erantzun.
- Argitaratu eguneratzeak eta eskaintza bereziak zure bezeroak informatuta mantentzeko.
- Erabili mezularitza-funtzioak zure bezeroekin komunikatzeko.
Google Business Profileko zure profila konfiguratzea eta optimizatzea urrats erabakigarria da zure sareko tokiko negozioaren ikusgarritasuna hobetzeko. Jarraitu urrats hauei eta mantendu zure profila eguneratuta, Googleren doako tresna hau ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Baliabide honetan pausoz pauso ere ikus dezakezu.
Hasi gaur bertan eta eraman zure negozioa hurrengo mailara Google Business Profile erabiliz! eus-COMMERCEn zure negozioa digitalizatzen eta hazten laguntzen dizugu. Informa zaitez gure atarian!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/