Edukien marketinaren garrantzia zure negozioa hazteko

Edukien marketinaren garrantzia zure negozioa hazteko edukien-marketinaren-garrantzia-zure-negozioa-hazteko

Edukien marketinak online eduki baliotsu, garrantzitsu eta koherenteak sortu eta banatzea du ardatz (bideoak, blogak eta sare sozialetako argitalpenak, esaterako), argi definitutako publiko bat erakarri eta atxikitzeko, azken helburua ekintza bultzatzea izanik.

Gainera, eduki-mota honek ez du esplizituki marka bat sustatzen, baizik eta bere produktu edo zerbitzuetan interesa pizteko erabiltzen da.

eus-COMMERCEren gaurko artikuluan, zure negozioak marketin digitaleko estrategian edukien marketina kontuan hartzeko arrazoiak aztertuko ditugu.

Edukien marketinaren onurak:

1. Trafiko organikoa erakartzea

Edukien marketinaren abantaila nagusietako bat zure webgunerako trafiko organikoa sortzeko gaitasuna da. Eduki baliotsu,garrantzitsua eta bilaketa-motorretarako optimizatua sortzen baduzu, zure produktu edo zerbitzuekin lotutako informazioa bilatzen duten bezero potentzialek zure negozioa aurkitzeko aukerak handitzen dituzu.

Puro Marketing-en arabera, kontsumitzaile helduen %23k produktuak online bilatzen dituzte establezimendu fisikoetan erosi aurretik. Horrek, zure saltokia Google bezalako bilaketa-motorretan ez bada ikusten, bezero potentzialekin konektatzeko aukera handia galtzen ari zarela esan nahi du.

2. Autoritatea eta konfiantza eraikitzea

Edukien marketinari esker, zure sektorean aditu gisa posizionatu zaitezke. Informazio erabilgarria eta kalitatezkoa ematean, zure audientziarekin konfiantza eraikitzen duzu, eta marka ezagutza-iturri fidagarri gisa ezartzen duzu.

3. Lead kualifikatuak sortzea

Estrategikoki diseinatutako edukiaren bidez, lead kualifikatuagoak erakar ditzakezu. Zure xede-audientziaren behar espezifikoei heltzen dien edukia eskaintzean, zure negozioan interesa duten pertsonak erakartzen dituzu, eta, hala, bihurketa-aukerak handitzen dira.

Edukien marketinerako estrategia eraginkorrak

Formatuak dibertsifikatzea

Hainbat formatutan esperimentatu, hala nola blogetan, bideoetan, infografietan eta podcastetan. Horri esker, ikusle gehiagorengana iritsi ahal izango zara, eta eduki-kontsumoaren hainbat lehentasunetara egokitu ahal izango zara.

Kalitatean jarri fokua

Edukien marketinean arrakasta izateko, zure ikusleentzat benetan erabilgarria den zerbait eskaini behar duzu. Produktuak edo zerbitzuak zuzenean saltzera bakarrik bideratu beharrean,balio erreala emango duen edukia sortzea eraginkorragoa da. Horrek, pertsonei arazoak konpontzen lagunduko dien informazioa sortzea edo interesatzen zaizkien gaiei buruz heztea esan nahi du.

Adibidez, loradenda bat baduzu, loreen argazkiak eta prezioak argitaratu beharrean, landare mota desberdinak zaintzeko aholkuak, aldi bakoitzerako landarerik onena zein den azaltzen duten gomendioak, edo loreekin dekoratzeko ideiak partekatu ahal izango dituzu. Eduki mota horrek gaian interesa duten pertsonak erakartzen ditu, eta konfiantza sortzen du, zure ezagutza erakusten duzulako eta marka aditu gisa kokatzen zarelako.

SEOrako optimizazioa

Zure edukia zabaltzeko, SEO estrategia eraginkorrak aplikatzea funtsezkoa da. Zure sektorearekin lotutako gako-hitzen ikerketa egin eta zure edukia bilaketa-motorretan ikusgarritasuna handitzeko doitu. Horri esker, zure webgunera kalitate handiko trafiko organikoa erakarri ahal izango duzu.

Edukien marketina epe luzeko inbertsio bat da, zure negozioaren hazkundea nabarmen bultza dezakeena. Zure audientziari balio sendoa ematen diozunez, bezero berriak erakartzeaz gain, harreman iraunkorrak eraikitzen dituzu berarekin.

eus-COMMERCE-n zure negozioa digitalizatzen eta hazten laguntzen dizugu. Informa zaitez gure atarian!

AA besarkatuz: Erabateko aldaketa denda txikientza...
Digitalizazio-joerak saltoki txikietarako

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/