By Elements Digital on Osteguna, 29 Urria 2020
Category: Albisteak

E-commerce-en urtetik urterako hazkundea %11-koa izan da 2020-ko lehen hiruhilekoan

Comisión Nacional de los Mercados y la Competencia delakoak estatu mailan egindako azterlan baten arabera, e-commerce-ak 12.243 milioi euro fakturatu zituen 2020-ko lehen hiruhilekoan. Aurreko urteko aldi bereko datuekin konparatuta (10.969 milioi euro), %11,6 igo da. 

Turismoa, aire-garraioa eta moda, denbora honetan gehien onuratu diren sektoreak dira. Merkatu-kuotaren %12,5-a, %7,1-a eta %6,6-a izan dute, hurrenez hurren. Emaitza onak ere izan dituen beste sektore bat, elikadurarena da (Delivery zerbitzua kontuan hartuta). 

Guztira, 226 milioi transakzio baino gehiago gauzatu dira. Aurrealdiko 203 milioien aldean, %11,4-an handitu dira. Zorizko jokoak, apustuak, lurreko garraioa eta moda, eragiketa gehien erregistratu zituzten sektoreak izan ziren. 

Segmentazio geografikoari dagokionez, diru-sarreren %49,2-a estatuko online dendentzat izan ziren. Gainerakoak atzerrikoei dagozkie. Internet bidezko salerosketen esparruan, 3.959 milioi euroko defizita esan nahi du horrek.

Online kontsumoa konfinamendu denboraldian

E-commerce-a nabarmen hazi zen lehen hiruilekoan zehar. Konfinamenduan agertu ziren online kontsumitzaile berriei buruzko albistean aipatu genuen bezala, erosketa-ohiturak nabarmen aldatu dira. 

IAB-k egindako e-commerce ikerketaren arabera, kontsumitzaileen erdia baino gehiagok online erosi du neurri handiago batean. Eta hauen erdiek, erosketa-maiztasun horri eutsiko diotela etorkizunean baieztatu dute. 

Lehen abantaila zena, premiakoa bihurtu da. Ikusitako datuen arabera, gaur egungo negozioen digitalizazio eraldaketa funtsezkoa da.

Iturriak:

Related Posts