
Leireipar
Leire Iparragirrek, artistikoki Leireipar izenez ezagunak, Santikurutze Kanpezun duela hainbat urtetik hona hainbat jarduera uztartzen dituen proiektu bat garatzen du: liburu-denda, jostailu-denda, paper-denda eta fotokopia-zerbitzua biltzen dituen saltoki bat; bertako faunan eta floran inspiratutako ilustrazioak sortu eta saltzea; bere lanekin apaindutako turismo-etxebizitza bat; eta plastika zein marrazketako eskolaz kanpoko jarduerak.


