Marketineko espezialisten eskaera goruntz doa

Sare sozialetan eta marketin digitalean trebetasuna dituzten marketin espezialisten eskaera goruntz joango da urte honetan zehar. Marketina enpresek kontratatzen dituzten profilen artean gero eta trebetasun garrantzitsuagoa da, operatzen duten sektore zeinahi den. Hurrengo eus-COMMERCE-ko postean gaur egun merkatuan gehien eskatzen diren abileziak eta ezaguerak zeintzuk diren erakusten dizugu. Jarraitu irakurtzen!

Profesionalen eskaera 

Errealitate bat da marketina ezinbesteko arloa dela edozein marka edo enpresatan, tamainia edo garrantzia zeinahi den. Tom Pepperek, EMEA eta LATAMentzat Linkedin Marketing Solutionseko senior zuzendariak, 2023an arlo honetan espezialisten eskaera handia egongo dela baieztatzen du, kontsumitzaileen portaeren aldaketei eta egungo merkatuko joerei egokitzeko beharrari erantzunez.

Profil hauek bilatzean enpresek marketin estrategia sendoak sortu nahi dituzte, haien bezerogaiak kanal berrien bidez erakartzeko asmoz, batez ere inflazioa bezalako egungo erronkak kontuan hartuta.

Gehien eskatzen diren trebetasunak  

Egungo ziurgabetasun ingurunean, enpresei bizi eta lehiakor mantentzen lagundu eta haien erosleak izan daitezkenentzat ezinbesteko bilakatu ahal diren profesionalak gero eta gehiago bilatzen dira. Lidergoa, proiektuen kudeaketa, publizitatea eta bezeroarentzako zerbitzua trebetasun oso baloratuak dira enpresen partez kontratatzerako orduan.

Trebetasun digitalen eskaera profil hauei eskatzen zaien beste abilezia bat da, batez ere sare sozialen eta marketin digitalaren arloetan. Hau IAB Spainek aurkeztutako 2023ko Publizitate Inbertsioaren Azterketa Hedabide Digitaletan islatzen da, kanal digitalak inbertsio guztiaren %60a hartu baitu.

eus-COMMERCE-n zure negozioaren eraldaketa digitalearen garapenerako irtenbideak ezartzen laguntzen zaitugu. Ezagutu gure zerbitzuak!


Iturra

0

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/