By Elements Digital on Asteazkena, 20 Urtarrila 2021
Category: Albisteak

Twitter-eko kontuak egiaztatzeko politika berria indarrean sartu da

2021-eko urtarrilaren 20-an, Twitter-ek bere egiaztatze-politikak eguneratu ditu. Intsignia urdina eskuratzeko baldintzei buruz ari gara. Horretarako, sare sozialak egiaztapena lortzeko kategoria jakin batzuk zehazten ditu. 

Kontua osatuta dagoela baieztatzen duten baldintzak mantendu dira. Horretarako, posta-elektronikoa, telefono-zenbaki egiaztatua, profil-irudia eta benetako izena eduki behar dute.

Intsignia urdina eskuratzeko berrikuntzak

Lehen, kontu bat egiaztatzeko profil-deskribapena eta azal-irudia eduki behar zituen nahitaez. Twitter-ek baldintza hauek murriztaileak direla ondorioztatu ondoren, kendu ditu. Orain ez dira beharrezkoak.

Egiazta daitezkeen kontu-motak

Twitter-ek intsignia urdina lor ditzaketen kategoria kopurua handitu du. 

Lehen eskuratu ahal zituztenak honako hauek ziren:

Aurrekoei, honako hauek batu dira:

Gainera, etorkizunean honako hauek sartzeko asmoa duela iragarri du:

Baina kontua egiaztatuta badaukat, baldintza berriak bete beharko ditut? 

Hala da. Politika hau indarrean sartu denetik, Twitter-ek baldintza berriak betetzen ez dituzten kontuei intsignia urdina kendu ahal izango die. Aldez aurretik, administratzaileak egiaztapena mantentzeko egin beharreko aldaketen jakinarazpena jasoko du.

Iturriak: