Salesforce, bezeroekiko harremanak kudeatzeko balio duen plataformak (CRM), merkataritza elektronikoak 2021eko lehen hiruhilekoan zehar izandako emaitzak argitaratu ditu.
Mundu mailan, %58an hazi da. Pandemia aurreko datuekin parekatzen badugu, asko handitu dela esan dezakegu. Segidan ikusiko dugun bezala, estatu mailako hazkundea, aurretik aipatutakoa baino handiagoa da, %65ekoa, hain zuzen.
Txikizkako merkataritzan izandako eragina
Espero bezala, gorakada honek oihartzun ikaragarria izan du retailean. Internet bidezko eskaeraren hazkundea dela eta, urtetik urterako %46koa izanda, saltokiek orain arte ez ikusitako erronka berri baten aurrean egon dira: etxez etxeko eskarien ugaritasuna.
Gainera, Salesforceko e-commerce zuzendariordeak argitu duen bezala:
"Iaz, retailaren industria oso azkarra izatera behartuta egon zen. Erosle digitalen gorakadari aurre egin zion eta teknika berriak martxan jarri zituzten: osasun-araudiak betetzeko 'click and collect' delakoa, besteak beste."
Enrique Mazón
Lehen hiruhilekoko datu nagusiak
Salesforceko Shopping Indexek 1.000.000 kontsumitzaile baino gehiagoren portaera aztertzen du. Estatu mailako metrika garrantzitsuenek honako datu hauek adierazten dituzte:- Trafikoa. Online denden trafikoa %50ean hazi zen, urtetik urtera. Hazkunderik handiena, alarma-egoera hasi zenetik.
- Mugikorraren erabilera. Smartphoneak gero eta gehiago erabiltzen dira Interneten nabigatzeko. Hain zuzen, saio guztien %74a gailu honen bidez egiten dira. Bestalde, eskaera kopuruari dagokionez, ez da hainbeste nabarmentzen. Eskarien %55a mugikorren bidez egin ziren, eta %39a ordenagailuz.
- Eskaeren batez besteko balioa. Batez besteko gastua 57,23$ekoa izan da, 47€ inguru.
Aurreko datuak aztertu ondoren, alarma-egoeran azaldu eta Gabonetako kanpainan zehar nabarmendu ziren erosketa-ohiturak behin betiko ezarri direla ikusi dezakegu. Normaltasunera behin itzulita eta kaleetan gehiago kontsumitzean, saltokiek denda fisikoak beteko duen rola birplanteatu beharko dute, estrategia omnikanal batekin bat egiteko.
Iturriak: