By Elements Digital on Astelehena, 03 Maiatza 2021
Category: Albisteak

Online publizitateak gora egin du 2021eko lehen hiruhilekoan

Publizitatearen inbertsioa -%9,6 jaitsi da, pasadan urteko datuekin alderatuta. Hala ere, 2021eko martxoan datuak zertxobait hobetu dira. Aurtengo martxoaren inbertsioa %9,8 hazi da urtetik urtera: 370,9 milioi eurotik, 407,4 milioi eurora. Hala jaso du Infoadex txostenak. 

Hona hemen 2021eko lehen hiruhilekoaren inbertsioaren bilakaera, iazko aldi berarekin alderatuta:

​Komunikabidea ​1H 2020 ​1H 2021 ​Bilakaera (%)
​Search ​170 ​183,6 8
​Webgunea (Display + Bideo)​165,4​177,77,5​
Sare sozialak (Display + Bideo)​111,2​124,712,1​
​Guztira digitala​446,64868,8
​Zinema​4,9​0,6-86,7​
​Egunkariak​69,8​50,7-27,3​
​Dominikanalak​4,1​1,9​-52,6
​Kanpoaldeko publizitatea​78,5​35,4​-54,8
​Irratia​94,3​82,5-12,6​
​Aldizkariak​37,8​25,9-31,5​
​Telebista​439,6​379,6​-13,6
​Guztira komunikabideak​1.175,6​1.062,8-9,6​

Inbertsioa eremu digitalean

Inbertsio mailari dagokionez, publizitate digitala lehen postuan kokatuta dago, 486 milioi euro eta %8,8ko hazkundearekin. Honek, publizitate osoaren %45a suposatzen du. Sakonago aztertzen badugu, ikusi dezakegu sare sozialek arrakasta gehien izan dituztela, %12,1eko hazkundearekin. 111,2 milioi eurotik 124,7 milioi eurora pasa dira. 

Search (bilaketa-emaitzetako publizitatea) ere %8 egin du gora, 183,6 milioi eurora iritsi arte. Bestalde, webgunetako publizitatea %7,5 handitu da, 177,7 milioi euroko inbertsioarekin lehen hiruhilekoan.

Inbertsioa eremu offline-ean

Datuak ez dira hain oparoak ingurune digitaletik kanpo. Inbertsio handiena egiten duen bigarren komunikabidea telebista da. Hala ere, kasu honetan %13,6 txikitu da, 379,6 milioi euroko inbertsioarekin. 

Irratia hirugarren postuan kokatzen da, 82,5 milioi eurorekin. Laugarren postuan, kanpoaldeko publizitatea dago, %54,8ko beherakadarekin. Jarraian, aldizkariak daude, %31,5eko jaitsierarekin. 

Pandemiak iraun duen bitartean, zinemak izan da eduki dituen ondoriorik nabarmenenak. Hau, publizitatearen inbertsioan ere islatu da: %86,7 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta, 0,6 milioi euroko publizitate-inbertsioarekin.

Iturria: