By Elements Digital on Asteazkena, 24 Apirila 2024
Category: Albisteak

Marketin jasangarria: enpresen etorkizuna arlo honetan

Marketin jasangarria tresna boteretsua da, eta enpresen eta marken etorkizuna moldatuko du. Iraunkortasunari dagokionez gero eta erregulazio handiagoa dago, eta belaunaldi gazteenek gero eta kontsumo arduratsuagoa eskatzen dute. Hori dela eta, markek ikuspegi jasangarriak izan behar dituzte jarduera guztietan.

Marketin jasangarria funtsezko estrategia da gaur egungo merkatuan nabarmendu eta aurrera egin nahi duten enpresentzat, epe luzera balioa sortzea baitakar, haien ekintzen ingurumen- eta gizarte-eragina kontuan hartuta.

Gaurko eus-COMMERCEko artikuluan, marketin jasangarriaria eta horrek enpresen etorkizunean izango duen eraginari buruzko informazio gehiago emango dizugu.

Zertan datza zehazki marketin jasangarria?

Marketin jasangarria marketin-estrategiak gardentasunean eta erantzukizun sozialean zentratzea besterik ez da, gizartearentzat eta, oro har, ingurumenarentzat onura bilatuz.

Baina kontua ez da produktuak edo zerbitzuak sustatzea soilik, baizik eta modu gardenean komunikatzea enpresak emisioak murrizteko, baliabideak arduraz erabiltzeko eta zuzentasun soziala sustatzeko egiten dituen ahaleginak eta konpromisoak.

Marketin jasangarria sustatzen duten faktore nagusiak


Joera honek enpresentzat dituen aukerak

Enpresentzat, marketin jasangarriak aukera berriak eskaintzen ditu produktu eta zerbitzu eraginkorragoak, ekologikoagoak eta sozialki arduratsuagoak garatzeko:


Hala ere, marketin jasangarria egiteko, enpresa erabat aldatu behar da, hasi produktuen diseinutik eta ekoizpenetik eta horniketa-katean praktika jasangarriak ezartzeraino, eta enpresaren balio eta ekintza iraunkorrak garden komunikatu.

Laburbilduz, marketin jasangarria beharrezkoa bihurtu da etorkizunean aurrera egin nahi duten enpresa eta markentzat. Kontsumitzaileen eskaria, erregulazio- eta ekonomia-presioak, eta berrikuntzarako aukerak eta lehia-abantaila dira eraldaketa hori bultzatzen duten funtsezko faktoreak.

Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu eus-COMMERCE-n, enpresentzako azken joerek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxa ditzazun. Informa zaitez gure atarian!

Iturria: