By Elements Digital on Asteartea, 16 Martxoa 2021
Category: Albisteak

Erosketa-, aldaketa- eta itzulketa-baldintzak; gero eta garrantzitsuagoak

Merkataritza elektronikoa azkenaldian izandako gorakadak, idealo konparadorearen arreta piztu zuen. Ondorioz, itzulketei dagokienez, kontsumitzaileek zer nolako portaera duten jakiteko ikerketa egin zuten. 

Pandemiaren ondorioz, kontsumo-ohiturak nabarmen aldatu dira, itzulketak, besteak beste.

Nola jokatzen dute kontsumitzaileek?

Ikerketa egin ostean, honako ondorio nagusi hauek atera zituzten:
Online erosketaren gorakada dela eta, kontsumitzaileek itzulketa-politiketan gero eta gehiago jartzen dute arreta. Produktua ikutu arte ezin probatzeak dakarren ziurtasun gabezia da honen zergatia. Hala ere, pozik ez daudenen %46-ak soilik itzultzen du. %36-ak itzultzen du, oro har. 

Itzulketa-politikak begiztaratzen duten kopurua nabarmen jaitsi da, 2019. urtearekin parekatzen badugu. %59-tik, %26-ra pasa da.

"Kontsumitzaileen aldeko itzulketa-politikak izateak, online denda bat edo besteagatik alde egiteko behin betiko faktorea izan daiteke."

Adrián Amorín, Country Manager idealo konparadorean

Hau guztiagatik, zure itzulketa-politikak kontuan hartu beharko dituzu, kontsumitzaileek zure denda aukera dezaten.

Iturria: