By Elements Digital on Asteazkena, 02 Abendua 2020
Category: Albisteak

Online denden %37-ak, %20 eta %40 bitarteko fakturatze-hazkundea izatea espero dute Gabonetan zehar

Packlink-ek ia 300 online dendari egindako inkestaren arabera, gehienak baikorrak dira Gabonetako kanpainari begira.

"Gabonetako kanpaina salmenta sasoi nagusietako bat da. Txikizkako merkatariak optimista agertu dira hurrengo kanpainari dagokionez."

Noelia Lazaro, Packlink-eko Marketin zuzendaria

Baina, zein arrazoiengatik?

Hurrengoak nabarmendu ditzakegu:

Ia guztiek, beraien fakturazioa handitzea espero dute kanpaina honetan zehar, aurreko urtekoarekin alderatuta. 

Inkestatuen %46-ak, bere diru-sarrerak %10-ean handitzea espero dute. %37-ak, %20 eta %40 bitarteko hazkundea aurreikusten dute. Inkestatuen %9-ak, %50-ekoa. Eta gainerako %5-ak, baikorrenak, beraien fakturazioa %50 baino gehiago handitzea espero dute.

Arrakasta gehien izango duten 3 sektoreak

Inkestatuen %46-aren arabera, diru-sarrera gehien gauzatuko dituzten produktuak teknologikoak izango dira. Sektore honek ranking-aren goialdean kokatuta urteak daramatza. Hau betetzea ez da harritzekoa izango. 

%36-a moda sektorearen alde jarri da. Gainerako %11-k, bestalde, lurringintzaren eta bestelako edertasun-produktuen alde.

Gaur egungo egoera ekonomikoa ziurgabea izanda ere, kontsumitzaileek erosten jarraitzen dute. Oraingoan, Internet-en bidez gero eta gehiago. Beste mezu positibo bat online dendentzat, egunez egun hazten ari direnak.

Iturria: