By Elements Digital on Asteazkena, 21 Uztaila 2021
Category: Albisteak

Kontsumitzaileen %55ak gutxienez hilean behin online erosten du

CTT Express enpresak, Grupo CTT paketeria enpresaren filialak, ikerketa bat egin zuen iaz. Honek, pandemiak 16 eta 60 urte bitarteko kontsumitzaileen erosketa ohituretan izan zuen eraginari buruz ari zen. Urte batetik besterako bilakaera aztertzeko, azterketa hori bera egin du berriro. 

Azterketa horretatik atera dezakegun ondorio deigarriena da inkestatuen %55ek gutxienez hilean behin erosten duela, aurreko urtean baino %11 gehiago. 

Arlo digitaleko sektore arrakastatsuenen artean honako hauek daude:

"Duela urtebete ikusi genuen online merkataritza tamaina guztietako sektore eta negozioetara iristen zela. Gaur ikusi dugu joera hori geratzeko iritsi dela eta kontsumitzaileen artean finkatu dela, erosteko aukera berriak eta hobeak sustatuz. "

Manuel Molins, CTT Expresseko zuzendari nagusia

Inkesta egin duten kontsumitzaileen % 80k adierazi dutenez, banaketaren esperientzia faktore garrantzitsua bihurtu da berriro marka berean eros dezaten. Alderdi honetan gehien baloratutako hiru faktoreak hauek dira: entregatzean gorabeherarik ez egotea, enpresarekiko komunikazioaren kalitatea eta entregatzea gehienez 24 orduko epekoa izatea. Ikus dezakegu erosketa-prozesua ez dela amaitzen bezeroak eskaera jaso arte. 

Entregatzeko denbora faktore erabakigarria da kontsumitzaileek erosketa bat egitearen alde egiteko orduan. Zenbakien arabera, % 54k ordaintzeko pasabidea uzten du entregatzeko epea gehiegizkoa dela uste badu. Enpresek landu beharreko funtsezko faktorea da. 

Iturria: