By eus-COMMERCE on Astelehena, 11 Maiatza 2020
Category: Albisteak

Konfinamenduan, e-commerceak Black Friday-ko zifrak berdindu ditu

Logistika eta Garraioaren Enpresa Elkarteak (UNO) emandako datuen arabera, Covid-19aren ondorioz ezarri den alarma-egoerak sekulako hazkundea ekarri du merkataritza elektronikoan. Esaterako, Black Friday-ko zifrak berdindu ditu modu jarraituan.

Salerosketa elektronikoa gora egitea espero bazen ere, lehen balantze horrek askoren aurreikuspenak gainditu ditu ziur aski.

Gorakada horrek logistika-enpresetan ere eragina izan du, eta ohikoa baino lan-fluxu handiagoari egin behar diote aurre. Horri kontuzko eta segurtasuneko neurri oso zorrotzak gehituta, euren lana are «konplexuagoa» bihurtu da, UNOk dioenez.


Desberdintasuna sektoreetan

Abc egunkariak argitaratutako artikulu baten arabera, e-commercearen hazkundea ez da gertatu sektore guztietan. Onura handiena izan duen sektoreetako bat kirol-materialarena izan da; laukoiztu egin ditu salmentak- Jostailuen sektoreak, etxeko berritze-lanenak, garagardogintzarenak eta ardogintzarenak ere gorakada izan dute.

Aldiz, ehungintzaren sektorean, editorialen sektorean eta eraikuntzan behera egin dute Interneteko salmentek aipatutako aldian.

Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri artikulu osoa.