By Elements Digital on Astelehena, 07 Azaroa 2022
Category: Albisteak

BeReal, etorkizuneko sare soziala?

BeReal aplikazio berri bat da, 2022ko udan zehar 53 milioi deskarga lortu dituena, nahiz eta %9ak bakarrik erabiltzen duen egunero. App honek arreta deitu du filtro gabeko benetakotasunaren aldeko kontzeptuagatik. Dudarik gabe, aplikazio frantzes honek ospea lortu du, baina denbora beharko du ezartzeko.

eus-COMMERCEko post honetan BeReal-i buruz jakin beharreko guztia kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen! 

Garai berria sare sozialetan 

​Sareetan dena ez dago asmaturik, beti dago ideia berriak dituen eta bere txokoa bilatzen duen norbait. Nola lortu du BeReal-ek hain azkar haztea? Sare sozialak komunikazio bide garrantzitsuena bilakatu dire mundu osoarentzat. Argazki eta bideo edizioari eta hainbat filtrori esker, pertsonek haien bizitzako zein atal erakutsi nahi dituzten aukeratzen dute. BeReal-en kasuan hau ez da posible. App honek editatu gabeko argazki eta bideoak igotzera behartzen ditu bere erabiltzaileak.

Momentua 8 milioi erabiltzaile ditu, gutxi gorabehera. Gainera enpresek ez dute bere halmenaz aprobetxatzeko aukera galdu, eta dagoeneko hainbat konpainia ikusi daitezke bertan.

Nola funtzionatzen du:

Chipotle: arrakasta kasua BeReal-en 

Chipotle, janari mexikarreko frankizia estatubatuarra, bere produktuak promozionatzeko eta erabiltzaileak hauek erostera motinatzeko BeReal erabiltzen lehenetarikoa izan da.

2022ko apirilean Chipotle BeReal-en kontua sortu zuen, aste batez deskontu kodeak igoz bere argitalpenetan. Kode hauek erabiltzen dituzten lehen 100 pertsonek plater bat jasoko dute dohainik. Partehartze aktiboak haien profilean 2.000 erabiltzailek izena ematea lortu zuen. Hala ere zifra hau ez da beste sare sozialetan lortutako datuetara hurbiltzen, TikToken adibidez 1,7 milioi erabiltzaile dituzte. BeRealen bidez erabiltzaileen harreta deitzeko estrategia eraginkor bat diseinatzea konplikatu eta zaila da. Gainera, bere zorizko algoritmoak zaila bilakatzen du edukiaren helmena ebaluatzea.

Eus-COMMERCE-n ecommerceko berri guztiak erakusten dizkizugu. Informa zaitez gure webgunean!

Iturriak

Related Posts