By Elements Digital on Osteguna, 04 Martxoa 2021
Category: Albisteak

360 argazkiak gehiago saltzen laguntzen duela erakusten duen ikerketa

Jarraian aipatuko ditugun datuak bi taldetan banatu ziren 15 boluntarioi egindako azterlan batean oinarrituta daude. Lehenengoa 26 eta 39 urte artekoa zen, eta bigarrena, 40 eta 50 urte artekoa. 

13 irudi profesional aukeratu ziren, hurrengo irizpidetan oinarrituta:

Aukeratutako argazkiak produktu desberdinetakoak ziren. 6 irudi finko erabili ziren produktuen 4 aldeak erakutsiz, eta 360 gradutako beste 6 irudi. Artikulu neutroak aukeratu ziren, inkestatuek produktu jakin bat lehenetsi ez zezaten. 

Esperimentua banaka egin zuten, pareta zuriko leku argitsu eta zaratarik gabeku gela batean. Oharkabetasunik ez egotea eta inkestatuak irudietak soilik arreta jartzea zen honen helburua.
Azterketan zehar, Eye Tracking (begi-jarraipena) erabili zen. Honela, pertsona argazkiko zein puntutan finkatzen zen ikusi zitekeen.

Emaitzak

Alde batetik, irudi gogoratuenak, estatikoak izan ziren. 4 aldiz ateratzen zirelako izan daiteke honen arrazoia. 

Bestalde, inkestatuen %80-ek, 360 graduko irudiek produktuari buruzko informazio gehiago ematen duela uste du. Formatu honek, online-esparruan, ikuspegi errealagoa ematen du eta. 

Ondorioak

Irudi estatikoak eta 360 gradukoak konbinatzea da egokiena. Honela, erabiltzaileak produktua gogoratuko du irudi estatikoei esker, eta produktuaren ikuspegi zehatzagoa izango du 360 gradukoei esker.

Iturria: