Zein sare sozial erabiltzen da gehien?

Zein sare sozial erabiltzen da gehien?
Eraldaketa digitalaren prozesuan, saltokientzat oso garrantzitsuak dira sare sozialak. Eta horiek bezain garrantzitsua da jakitea bizirik daudela eta etengabe aldatzen ari direla. Horregatik, baliteke gaur egun gure negoziorako egokiena dena etorkizunean ez izatea. Erabilera-joeren berri izatea da gakoa.

Horregatik, marketing4ecommerce.net webguneko artikulu bat dakarkigu gaur; We Are Social ek eta Hootsuite-k egin duten «Digital In 2020» txostena du hizpide. Gaur egun erabiltzaile gehien dituzten sare sozialak zeintzuk diren jakinarazten du. Oraingoz, Facebook dago podiumaren lehen postuan, baina gero eta gertuago dauka bigarrena. Facebookek 2.449 milioi erabiltzaile ditu, eta gertu du YouTube; azken horrek 2.000 milioi erabiltzaile ditu.

Zuckerberg-en sareak

Hona datu bitxi bat: Facebookek –Mark Zuckerbergek sortua– baditu beste batzuk, esaterako, WhatsApp, Messenger eta Instagram, eta horiek ere gehien erabiltzen diren hamarren artean daude. Hain zuzen ere, WhatsApp hirugarrena da –Facebooken eta YouTuberen atzetik– eta 1.600 milioi erabiltzaile ditu.

Bestalde, interesgarria da Twitter inpaktua galtzen ari dela. Egia da azken urtean 326 milioi erabiltzaile izatetik 340 milioi erabiltzaile izatera igaro dela, baina rankingaren hamahirugarren postuan dago, eta sare sozialen merkatuan indarrez agertu den TikTok-ek gainditu du.

Gero eta erabiltzaile gehiago

Gure zereginetako bat sare sozial bakoitzak duen inpaktua ezagutzea da, baina baita zer ezaugarri dituzten eta zer jardueretarako izan daitezkeen erabilgarrien jakitea ere. Hori ezinbestekoa da sare batean edo bestean egoteak merezi duen erabakitzeko. Argi dago, baina, aztertu beharreko eremua dela; izan ere, gero eta eragin handiagoa du gure bezero izan daitezkeenen eguneroko bizitzetan.

Espainian, esate baterako, une honetan biztanleen % 62k erabiltzen dute sare sozialen bat beren egunerokoan. Zentzuzko ideia bat ematen digu horrek guztiak; hots, garrantzitsua dela estrategia digital bat lantzea, sare sozialetan gure helburu komertzialetarako egokien den moduan posizionatzeko.

Iturria: marketing4ecommerce.net

Erabilgarriak dira kalitatezko ziurtagiriak saltok...
Webgunea edo aplikazioa: zein da aukera egokia?

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/