Telefono mugikorra, funtsezko tresna e-commercean

Telefono mugikorra, funtsezko tresna e-commercean

Gaurkoan, lerrootara ekarri nahi dugu oleoshop.com atarian argitaratu den artikulu interesgarri bat. Gaur egun edozein saltoki murgilduta egon behar den kanal-orotasuna du hizpide. Zehazki, gure bezero potentzialek smartphoneaz egiten duten erabileraren garrantzia.

"Mobile commerce" deritzo joera horri. Garrantzi gero eta handiagoa du, baina ez merkataritzan bakarrik, edozein komunikazio gauzatu baitaiteke egun telefonoaren bidez. Alabaina, retail-arloarekin duen loturaz mintzatuko gara.

Artikuluan jasotako datuen arabera (iturria: Statista atariko txosten bat), e-commerceko salmenten ia % 70 telefono mugikorraz egiten dira. Alegia, erosle digitalek ia zeharo baztertuta dute idazmahaiko ordenagailua. Datu bat besterik ez da, baina smartphoneek gure egunerokotasunean duten garrantziaren erakusle da.


Telefonoa, ideia guztien jomuga

Gure saltokiaren alderdi digitala lantzerakoan (izan online denda bera, izan marketin digitaleko ekintzak), gero eta agerikoagoa da telefonoa lehenetsi behar dela, ekintza horietarako bitartekoa izateko.

Aipatu oleoshop.com atariko artikuluaren arabera, "telefonoek aukera bereizgarri hainbat eskaintzen dizkigute, idazmahaiko ekipoek ez dituztenak, esaterako, geolokalizazioa eta argazki-kamera integratua". Horrelako erabileretan ipini behar dugu arreta.

Horri buruz, bada gomendio erabilgarririk. Gailu mugikor batean, oso erraza da trafikoa saturatzea, "pisu" gehiegi duten irudi optimizatu gabeak kargatuta (formatuak, tamainak). Komeni da beti 100 kb-tik beherakoak erabiltzea. Jakina, push jakinarazpenak era burutsuan erabiltzea komeni da. Marketineko eta komunikazioko tresna horrek errendimendu hobea du mugikorretan, horiek dituenez sorburuko ingurune.

Irakurri artikulua osorik oleoshop.com atarian, eskaintzen dituzten aholku guztiak ezagutzeko, batik bat, Gabonetako kanpaina hasita dugun honetan.

Denda fisikoak, aro digitalean
Itzulketa-politika: marketin-tresna bat

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/