Nola kudeatu gure sare sozialak konfinamendu aldian
COVID-19ak zuzenean eragin die social mediako estrategiei, gauetik goizera aldarazi baititu enpresen plangintza estrategikoak.
Krisian hartu diren urruntze sozialeko neurriak direla eta, nabarmen hazi da jarduera sare sozialetan, bai maite ditugunekin komunikatzeko, bai azken berriak kontsultatzeko. Gainera, enpresen profilak eta argitalpenak ere ugaritu egin direla egiaztatu da, eta erabiltzaileak denbora gehiago igarotzen duela online.
Horrenbestez, inoiz baino koherenteagoa izan behar da negozioek bezeroekin duten komunikazioa. Abagune egokia da zure e-merkataritza sendotzeko, irismena, interakzioa eta engagementa hobetuta. Baina, nola lortu dezakegu?
Eduki mota
Uneotan, onena negozioaren bertute erakargarrienak indartzea da, argitalpen deigarriak eginda edo etxeko aisialdia sustatuta sektoreari lotutako jardueren bidez.
Merca2.0 atariko artikulu berrienetako baten arabera, «asteotan argitaratzen diren edukiak enpatiaz eta tentuz landu behar dira». Horrek ez du esan nahi produktuak edo zerbitzuak merkaturatzen jarraitzea ez denik zuzena, baina, hori bai, «ez da koronabirusa baliatu behar horiek iragartzeko aitzakia gisa».
Funtsean, gure negozioaren profilen kudeaketa indartu behar dugu konfinatuta gauden honetan, eta ez dugu ahaztu behar gure kontsumitzaileekiko komunikazioa argia eta zuzena izan behar dela.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/