Nola erabili Whatsapp gure negozioan

Nola erabili Whatsapp gure negozioan

Whatsapp protagonista bihurtu da gure egunerokoan erabiltzen ditugun tresnen artean. Arlo pertsonalean zein profesionalean erabiltzen dugu, komunikazio-kanal nagusi gisa. Hasieratik agerikoa izan da gero eta funtzio handiagoa izan duela arlo sozialean, baina orain, gutxika, garrantzia hartzen hasi da bezeroekiko harremanetan, arlo profesionalean eta komertzialean.

Duela gutxi actualidadecommerce.com gunean argitaratu duten artikulu baten arabera, Whatsapp aplikazioak zenbait kudeaketa arintzen eta azkartzen ditu. Hori, berez, hobekuntza handia da. Gainera, beste abantaila batzuk ere eskaintzen ditu, adibidez, bezeroekiko harremanak eta komunikazioa indartzea, eguneko edozer unetan eta edozer lekutan.

Konfiantza ere aintzat hartzeko alderdia da. Izan ere, zurekin hitz egiteko, bezeroak bere agendan erantsi behar zaitu. Lehen hurbilketaren ondoren, zure erantzuna azkarra eta pozgarria bada, interakzio horrek eta bezeroaren agendan egoteak konfiantza handiagoa lortzen lagunduko dizute.


Erosotasuna eta aurrezpena

Artikuluan aipatzen den beste abantailetako bat Whatsappen erosotasuna da. Bezeroen arretarako ohiko bideen ospea da konplexuak edo geldoak direla (batzuetan hala izaten da). Whatsapp zuzenekoa izateaz gain, denontzako ezaguna da, maiz erabiltzen dugu eta eskura izaten dugu ia 24 orduz.

Gainera, bezeroen arretarako ohiko sistemen beharrei erreparatuz gero, Whatsappek aurrezpen nabarmena eragiten du. Zenbait egitura eta erabaki konplexu behar ez direnez, kostua eta esfortzua txikiagoa izango da.

Beti bezala, jatorrizko artikulua osorik irakurtzea gomendatzen dizuegu: actualidadecommerce.com.

2020rako aurreikusitako e-commerceko joerak
Denda fisikoak, aro digitalean

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/