Merkataritza elektronikoaren estrategiak koronabirusa dela-eta

Merkataritza elektronikoaren estrategiak koronabirusa dela-eta

Koronabirusa erabat aldatzen ari da pertsonen eta saltokien egunerokoa. Ziurgabetasuna areagotu ahala, kontsumitzaileen ihesbide bilakatzen ari dira online erosketak.

Gure negozioan galerak eragozteko alternatiba bat izan daitezke, edo are hazten jarraitzeko aukera ere.

Online erosketak, hasiera batean, behar-beharrezko ondasunak erosteko baliatu dira, baina ikusi da, denbora libre gehiago izanda eta erosotasunak bultzatuta, beste sektore batzuetan ere gero eta gehiago egiten ari direla online erosketak.

«Saltokiek bezeroei enpatia agertzeko modua aurkitu behar dute, baita beren balioak gogorarazi eta bezeroengandik gertu egon ere», El Plural egunkari digitalak azken artikuluetako batean azaltzen duenez.

Marketing Digitala

Hau da, konfiantzazko mezuak eman behar ditugu, positiboak, eta, aldi berean, gure kezka jakinarazi behar dugu, bai eta tamalez bizitzen ari garen egoerarekin dugun konpromisoa agertu ere. Horretarako, sare sozialetan jarri behar dugu arreta, eta horiek beti eguneratuta eduki.

Ezin ditugu ahaztu, halaber, Whatsapp eta bestelako plataformak. Horiei esker, bezeroarengandik gertu egongo gara, eta bezeroek aukera izango dute gurekin harremanetan jartzeko behar dutenean.

Aintzat hartzeko beste puntu bat entrega-prozesuetan ahalegintzea da. Hauxe dio artikuluak: «Entrega ez da beti prozesu erraza krisialdi honetan, baina konponbideak bilatu behar dira, eta, ahal dela, atzerapenak saihestu. Horretarako, logistika-zerbitzua indartu behar da, edo bestelako entrega-sare batzuk bilatu».

Azken batean, zure saltokiaren marketin digitala indartzeko eta bezeroarengandik are gertuago egoteko momentu ona da.

Iturria: ElPlural.com

Nola kudeatu gure sare sozialak konfinamendu aldia...
Web-diseinua ona izatearen garrantzia

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/