Marketin digitala, apustu ziurra koronabirus-garaian

Marketin digitala, apustu ziurra koronabirus-garaian

Urte askotan lehen aldiz, gizartea guztien bizitzei eragin dien gertakari bat ari da bizitzen. Ziurgabetasun-aldi honetan, gure bezeroekin harremanetan egoteko eta gure negozioen salmentei aurre egiteko moduak aldatu egin behar dira. Izan ere, zure markak abagune bikaina du gizarteari balio erantsia eskaintzeko, kanal digitalak aprobetxatzen jakinez gero.

Online kontsumoa izugarri hazi da berrogeialdiaren eta etxean geratzeko gomendioen kariaz. Beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa da negozioak merezi duen bezalako webgunea edukitzea. Horrenbestez, oso garrantzitsua da online presentzia ona izatea, bezeroek erraz topa eta eskuratu ahal izan ditzaten eskaintzen ditugun produktuak eta zerbitzuak.

Marketing Up aholkularitza-enpresaren arabera, erabiltzaileak ohi baino denbora gehiago duenez, ideia ona izan daiteke abagunea aprobetxatzea zure marka hobeto ezagut dezan. «Kontatu zure istorioa. Azaldu zure enpresaren helburua berdinetik berdinera, baina, arren, ez zaitez izan deskribatzailea. Ez iezaiozu aurkeztu zure zerbitzu-orria. Zure enpresa ez da fakturatzera mugatzen: behar jakin batzuei berdinik ez duen eran erantzuten die», diote artikulu berrienetako batean.

Funtsean, marketin digitalak berebiziko garrantzia du, bezeroei balio erantsia eman diezaiekegulako haiekin harremanetan jartzeko dugun bide bakarretik.

"Bideo honetako produktuak": YouTuberen utilitate ...
Nola kudeatu gure sare sozialak konfinamendu aldia...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/