Itzulketa-politika: marketin-tresna bat
Shopify.com atarian argitaratu den artikulu luze honek dioen bezala, bezeroek hainbat arrazoirengatik itzul ditzakete produktuak: adibidez, akats bat egon da bidalketan, edo, besterik gabe, produktuak ez du bezeroak espero zuena bete. Eta, arroparen kasuan, beste arrazoi batzuk daude tartean: neurriak.
Lehen aholkua da itzulketa-politika argi eta garbi azalduta egotea zure online dendan. Horrela, eta azaldutakoa betez, ongi izapidetutako itzulketa bati esker erabiltzaileak esperientzia pozgarria izan dezake, ongi tratatu dutela sentitzen duelako. Bezeroa pozik egoteko eta etorkizunean gure bezero izaten jarraitzeko modu bat da.
Kontrakoa egitea, aldiz, oso arriskutsua da. Itzulketak gaizki kudeatzen badira, bezeroa haserretu daiteke, eta, gainera, gaur egun sare sozialek duten indarrarekin, haserre hori zabaldu egin daiteke. Beraz, bezero bakarra galdu ordez, gure dendan eros zezaketen bezero ugari galduko ditugu.
Doako itzulketak
Shopify.com atariaren arabera, erosleen % 68k webguneetako aldaketa- eta itzulketa-politika irakurtzen dute erosi baino lehen. Hori dela eta, saltoki batzuentzat, politika hori beste marketin-tresna bat da. Ohikoa da aurkitzea aldaketak eta itzulketak «doan» egiten direla.
Horregatik, garrantzitsua da jakitea zer informazio adierazi behar duzun zure online dendan. Shopify.com atariko artikulua osorik irakurtzea gomendatzen dizugu, aholkuez gain, zure itzulketa-politika idazteko txantiloi bat ere aurkituko duzu eta.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/