Denda fisikoak, aro digitalean

Denda fisikoak, aro digitalean

Merkataritza elektronikoak elkarrizketa guztietan agertu izan den kezka bat eragin du sortu zen unetik bertatik: denda fisikoak desagerraraziko ditu? Adituen ustez, erantzuna ezezkoa da, argi eta garbi. Eta badirudi ez dutela zalantzarik. Hala ere, ezin da ukatu dendek beren izaera eta helburuak birdefinitu behar dituztela egoera berri honetan.

Puromarketing.com webgunean argitaratutako artikulu baten arabera, gaur egun "Espainiako kontsumitzaileen % 71 ere denda fisikoetara joaten dira produktu bat lehen aldiz erosteko", nahiz eta aurretik horri buruzko informazioa gailu digitaletan bilatu. Horri ROPO esaten zaio (Research Online, Purcharse Offline), hau da, "online informatu eta offline erosi" ingelesez.

IAB Spain elkartearen iritziz, merkatariek joera hori aztertu beharko lukete, produktu bati buruzko informazioa bilatzen duten pertsonen % 91k erosi egiten baitu (online zein offline).


Sektoreak

Kontuan hartu beharreko beste faktore bat, lehenago aipatu dugun puromarketing.com webguneko artikuluak biltzen duena, zera da: denda fisikoen iraunaldia aztertzeko sektorea ere balioztatu behar dela. Hala, etxetresna elektrikoen, sukaldeko altzarien, atseden hartzeko altzarien edota kirol arroparen sektoreetan, denda fisikoek online dendak gainditzen dituzte.

Ematen duten datuen artean, bitxia da oihalen sektorea online merkataritzan gehien hazten ari denetako bat izan arren, oraindik ere bezeroen % 57k nahiago dutela arropa denda fisikoetan erostea.

Denda fisikoen orainaldiari eta etorkizunari eta merkataritza elektronikoarekin duten bateragarritasunari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, irakur ezazu artikulu osoa.

Nola erabili Whatsapp gure negozioan
Telefono mugikorra, funtsezko tresna e-commercean

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/