Bide orotako estrategiaren arrakasta-kasu bat
Artikuluan azaltzen den arrakasta-kasua fitnessdigital.com atariarena da. Kirol‑ekipamenduen saltoki elektroniko bat da; bere ibilbidearen lehen etapan, eremu digitalera bakarrik bideratu zuten bere estrategia, eta arrakasta izan zuten. Hala ere, negozio askok alderantziz egiten duten bideari ekitea erabaki zuten: denda fisikoak ireki zituzten.
Amaia Caballeroren hitzetan (enpresako marketineko burua), erabaki hori hartu zutenean, «jende askoren ahotan zebilen bide orotako estrategiaren kontu hori, baina gutxi batzuk ausartzen ziren mundu fisikora salto egiten». Pixkanaka-pixkanaka, ikusi da denda fisikoa ez dela «salmenta-puntu bat besterik gabe; bezeroarekin kontaktua izateko gunea da, marketin-bide bat eta erabiltzaile-esperientzia bikaina sortzeko aukera bat».
Oreka
Denda fisikoak ireki ondoren, fitnessdigital.com atarikoek egiaztatu dute beraien fakturazio-iturri nagusia online denda dela. Helburua ez da ireki den bide berria etekinak lortzeko bide nagusi bihurtzea. Baina, diotenaren arabera, bide orotako hedapenari esker, negozioa hazi egin da:
«Eredua arrakastatsua izateko gakoa izan da ulertzea bide hau ez dagoela online dendatik bereizita, bai eta online bezeroak eta offline bezeroak ez bereiztea ere, ez baitago horrelako desberdintasunik. Bezeroa dagoeneko allchanell da, berak jakin gabe ia».
eus-COMMERCE programatik gomendatzen dizuegu Amaia Caballerori egin dioten elkarrizketa osorik irakurtzea marketing4commerce.net atarian.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/