Bezeroa hobeto ezagutzeko aukera ematen digu teknologiak
Retail arloko teknologia berriek bezeroentzat agerikoa den alderdi bat dute. Izan ere, horiei esker, erosteko era berriak baliatzen hasi dira. Erosteko ez ezik, baita erosketa prozesuan informazioa eskuratzeko ere.
Ez da hori ordea teknologia berrion alderdi bakarra. Badute beste alderdi bat, beste funtzio bat: saltzaileari aukera ematen diote balizko bezeroen beharrak eta lehentasunak zehatzago ezagutzeko.
«Machine learning» gero eta ezagunagoaz ari gara; alegia, bezeroez eta egiatan nahi duten eta bila ari diren horretaz gehiago jakiteko aukera berriak baliatzea. Labur esanda, aurrea hartzea, eta gugandik espero dutena igartzea.
Datuak aztertu eta aplikatzea
thinkwithgoogle.com atariko artikulu baten arabera, kontsumitzaileen % 60k baino gehiagok espero dute enpresek informazio egokia ematen asma dezatela, Internet darabiltzatenez informazioa eskuratzeko. Aurreikuspen hori beteko bada, lehenik, datu asko batu behar dira, eta horiek aztertu eta aplikatzen jakin behar da.
Informazio hori, esaterako, gure produktuen publizitatea eskala egokian jarrita biltzen da. Baita mezuak eta jakinarazpenak pertsonalizatuta eta horien emaitza aztertuta ere. Horra informazioa lortzeko bideen bi adibide.
Artikuluaren arabera, enpresen % 2k baizik ez diote probetxu ateratzen teknologia berrien bidez bildutako datuen azterketak eskaintzen dituen marketineko eta estrategia arloko aukerei. Oso ehuneko txikia da, baina logikoa; izan ere, lehen urratsak baizik ez dira eman bide horretan.
«Machine learning» kontzeptuaz gehiago jakin nahi baduzue, estekan duzue artikulu osoa.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/