Ahots bidezko erosketak: e-commercearen modalitate berria

Ahots bidezko erosketak: e-commercearen modalitate berria
Erosteko ohiturak aldatu ditugu, aurrerapen teknologikoak direla-eta. Gaur egun, ez gara sofatik altxatu behar eta ez ditugu eskuak libre eduki behar asteko erosketa egiteko edo unean gogoak ematen diguna erosteko. Smartphonearen ahots-laguntzailea aktibatzea edo laguntzaile digital bat (Siri, Cortana eta Google Assistant, kasu) edo speaker adimendun (Amazon Echo eta Google Home, adibidez) bat izatea besterik ez dugu behar.

Ez da erraza gaur egun horiek zenbat kontsumitzailek erabiltzen dituzten jakitea, baina, sektoreko analistak bat datoz: gero eta gehiago kontsumituko dugu horrela. Merkataritza elektronikoaren barruan beste mundu bat ekarriko duen iraultzaren hasiera baino ez da hori, ematen duenez. Jada aukera dugu arropa mugikorraren bidez probatzeko eta robot birtual bat den saltzaile bati informazioa eskatzeko. Aukera horri esker, erosteko denbora optimiza dezake erabiltzaileak.

«Edozer gauza erosi ahalko dugu beste jarduera batzuk egiten ditugun bitartean; esaterako, harrikoa egiten dugu bitartean edo kaletik paseoan gabiltzala», dio El País egunkariak. Bertan argitaratutako artikuluak, gainera, datu interesgarri bat ematen du. Hots, aurten egin diren kontsulta digitalen % 50 modu horretan egin dira, eta bilakaera berehalakoena merkataritza elektronikoaren bidetik joango da.

Aldaketak saltzaileentzat

Merkatariek plataforma digitaletan darabilten lengoaia egokitu beharko dute. Erosteko aukerak areagotu eta beren produktuak bilatzaileetako lehen postuetan kokatu nahi badituzte, lengoaia naturalagoa erabili beharko dute, ez hain mekanikoa.

«SEOn aldaketak etorriko dira. Bilaketa ahots bidezkoa bada, funtzio hori daukaten denda digitalak bakarrik agertuko dira emaitza nagusien artean», Iván de León kontsultari eta analitika digitaleko irakasleak aipatu artikuluan azaldu duenez.

Beti bezala, jatorrizko artikulua osorik irakurtzea gomendatzen dizuegu. Hemen dago: elpais.com.

Posizionatu zure online denda: SEOri buruzko aholk...
Bide orotako estrategiaren arrakasta-kasu bat

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/